Lege oharra

IDENTIFIKAZIO-DATUAK
EUSKADIKO SOFTWARE LIBREKO ENPRESEN ELKARTEA
ESLE
Axpeko erribera 11, A eraikina, 215. modulua. 48950 Erandio (Bizkaia)
esle@esle.eu
www.esle.eu
IFK G01390780
Elkarteen Erregistro Nazionalean inskribatua, 586689 zenbakiarekin

HELBURUA

Webgunearen arduraduna den ESLEk erabiltzaile guztien eskura jartzen du lege-ohar hau, lege hauetan jasotako obligazioak eta horiek garatzen dituzten arauek xedatutakoa betetzeko helburuarekin: uztailaren 11ko 34/2002 Legea, Informazio-gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa, eta abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babestekoa. Halaber, webgunearen erabiltzaileei azaldu nahi die zein diren webgunearen erabilera-baldintzak.
Webgune honetara sartzeak erabiltzaile-izaera ematen du, eta berekin dakar baldintza hauek  eta aplikatu beharreko beste edozein lege-xedapen onartzea eta betetzea.
ESLEk beretzat gordetzen du webgunean ager daitekeen edozein informazio-mota eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, eta ez du erabiltzaileei horien berri emateko obligaziorik.

WEBGUNEAREN EDUKIAK ETA ESTEKAK

ESLEk, EUSKADIKO SOFTWARE LIBREKO ENPRESEN ELKARTEAK, ez du erantzukizunik inork elkartearen web-orriaren edukiak gaizki erabiltzeagatik. Horren erantzukizuna informazio hori eskuratzen edo erabiltzen duenarena da, soilik.
ESLEk ez du bere gain hartzen www.esle.edu web-orriko esteketatik edo bilatzaileen bidez eskuratutako hirugarrenen web-orrietan dagoen informazioaren gaineko ardurarik.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Webgune honetan dauden eduki guztiak haiekin batera agertzen diren lizentziei lotuta daude. Elementu horiek erreproduzitzeko, banatzeko, publikoki komunikatzeko eta, oro har, beste edozein eratara ustiatzeko baimena ematen du ESLEk, lizentzia jakin bakoitzean adierazitakoaren arabera.
Eduki batek lizentzia jakinik ez badu, baimena ematen du ESLEk eduki hori guztiz edo zatika erreproduzitzeko, aldatzeko, banatzeko eta komunikatzeko, erabilera komertzialetarako eta ez-komertzialetarako, Creative Commons-en “CompartirIgual 3.0 España” lizentzian ezarritako baldintzen arabera.
Lizentzia horren kopia hemen duzue:
http://creativecommons.org/licenses/by/3.0/es/legalcode.es
Marka, izen komertziala edo bestelako ikur bereizgarriak ESLEren edo haien legezko jabeenak dira, eta erreserbatuta daude horien gaineko eskubide guztiak.

ALDERDI TEKNIKOEI BURUZKO ADIERAZPENAK
Elkarteak ez du bere gain hartzen Elkarteari esleitu ezin zaizkion arazo teknikoek edo ekipo informatikoetako akatsek eragiten dituzten ondorioen erantzukizunik, ezta Internet sarera konektatzeak edota Elkartearen kontrolpean ez dauden hirugarrenen legez kanpoko sarrerek eragin ditzaketen kalteen erantzukizunik ere.
Halaber, Elkarteak ez du inolako erantzukizunik izango Elkartearenak ez diren beste iturri batzuetatik datorren informazioan akatsak edo hutsuneak egoteagatik erabiltzaileak pairatzen dituen kalte-galeren gainean.

ERABILTZAILE-DATUEN TRATAMENDUA
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak —Datu Pertsonalak Babestekoa— dioenari jarraiki, Elkarteak jakinarazten du jasotzen dituen datu pertsonal guztiak ESLE EUSKADIKO SOFTWARE LIBREKO ENPRESEN ELKARTEAk sortu zuen eta mantentzen duen datu pertsonalen fitxategi batean jasoko direla. .
Fitxategi horren helburua da erabiltzailearentzat interesgarriak izan daitezkeen Elkartearen jarduerei buruzko informazioa bidaltzea.
Emandako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatu egiten du ESLEk. Elkarteak hitzematen du datu pertsonalak sekretupean gordeko dituela eta datu horiek baimenik gabe ez aldatzeko, galtzeko, tratatzeko edo erabiltzeko neurriak hartzeko obligazioa bete egingo duela.
Datuetara sartzeko, horiek aldatzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubidea balia dezake erabiltzaileak, helbide honetara idatzita: esle@esle.eu.

COOKIEAK ETA ESTEKAK
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Zure ordenagailuan txertatzen diren testu-artxiboak dira cookieak, eta webgunearen erabilera aztertzea dute helburu.  Cookie horrek ez digu zuri buruzko informazio pertsonalik ematen.
Bere nabigatzailea fitxategi horien instalazioa saihesteko moduan konfigura dezake erabiltzaileak. Hala ere, hori eginez gero, baliteke webguneak eskaintzen dituen funtzionalitate guztiak erabiltzeko aukerarik ez izatea.

IP HELBIDEAK
Webgune honen zerbitzariek automatikoki detekta dezakete erabiltzaileak baliatutako IP helbidea eta domeinu-izena. Internetera konektatzean ordenagailuari automatikoki esleitzen zaion zenbakia da IP helbidea. Informazio hori guztia zerbitzariaren jarduera-fitxategi batean erregistratzen da, eta datuok prozesatzeko aukera ematen du. Hala, neurketa estatistikoak egin daitezke, hau jakiteko, besteak beste: orriak zenbat aldiz inprimatu diren, web-zerbitzuetara egindako bisita-kopurua, bisiten ordena, sarbide-puntua eta abar. Halaber, sareko tresnak eta analisi-zerbitzuak (Google Analytics, adibidez) erabil daitezke, webguneko zirkulazioari buruzko informazioa jasotzeko.

LEGE APLIKAGARRIA ETA ESKUMENA
Webgune honekin edo hor egiten diren jarduerekin lotutako eztabaida eta galdera guztiak ebazteko, Espainiako legedia aplikatuko da. Bi aldeek berariaz onartzen dute hori, eta erabilerarekin lotutako edo hortik eratorritako desadostasun guztiak ebazteko Bilboko epaitegietara eta auzitegietara joko da.

Oharren bat edo iradokizunen bat baduzu, idatzi helbide honetara: esle@esle.eu