tecnología creativa

Merkatu ikerketak

  • SLren egoera esparru zenbaitetan (enpresa pribatua, publikoa, hezkuntza)
  • Merkatu berrien prospekzioa (nazio eta nazioarte mailakoak)

ESLEren xedea da software librearen eta teknologia libre eta irekien erabilera sustatu eta hedatzea gizarteko alor guztietan. Horretarako beharrezkoa da enpresak lehian arituko diren merkatuen egoera bertatik bertara ezagutzea; hori dela eta, gertuko merkatuetako software librearen egoerari buruzko prospekzioa egiten da eta elkartea nazioartekotzeko planean lehentasuna duten herrialdeena ere bai.

Enpresa bazkide gisa merkatuko ikerketa alorrean aholkatu zaitzakegu edo jada egin ditugun ikerketak eskuratu.

Bazkideentzako eskaintzak

ESLEko enpresa lankide batzuekiko akordioen eta deskontuen zehaztasuna

  1. ATErekin akordioa

Zalantza juridikoak argitu

  • Juridikoak

  • Lizentziei buruz

  • Diru-laguntzei buruz

ESLEko enpresa bazkideen erkidego honetan software irekiko alderdirik garrantzitsuenetan esperientzia handia duten enpresak daude. Hori dela eta, garapen teknologiko berri bati buruzko legezko alderdien gainean edo ESLEtik zure kodea liberatzeko egon daitezkeen balizko lizentzien gainean zalantzak badituzu, zure kontsulta elkarteko aditu bati bideratuko diogu, irtenbidea bizkor eta modu eraginkorrean aurki dezazun.

Gainera, produktu edota zerbitzu berriak garatzeko enpresei diru-laguntzak eskaintzen dizkieten administrazioekin zuzeneko harremana dugu

Ikastaroen antolaketa eta trebakuntza

IKT sektorea etengabe eboluzionatzen ari denez, sektoreko enpresentzat funtsezkoa da langile adituak trebatzea teknologia irekietan eta, ondorioz, ESLErentzat ere bai, ordezkari nagusia denez.

ESLE lankidetzan aritzen da ikastaroak eta trebakuntza antolatzen, ikastaro horiek emateko Rekaldeko Auzofactory espazioak erabiltzen ditu eta horien berri ematen du.

Era berean, ESLEk trebakuntza jarraituko jardueretan hartzen du parte ASOLIFekin (Software Libreko Elkarteen Federazio Nazionala) lankidetzan, teknologika libreetan adituak diren langileen harrobia aberasteko.

 

Produktuen sustapena / kanpo zerbitzuak

  • Azokak / jardunaldiak antolatu
  • Software libreari buruzko jardunaldiak
  • Sektorekoak (web aplikazioak, Linux zerbitzariak...)
  • Sektore-artekoak (intereseko sektoreekin)
  • Erakundeekin hitzarmenak, enpresako aurkezpenetarako.

ESLEren zereginik nagusienetako bat da bere bazkideen produktuak eta zerbitzuak sustatzea, elkartea dagoen foroetan. Horretarako azokak antolatzen diren ikt sektorearen barruan digitalizazio aurreratuko negozioa sustatzeko eta horren adibideetako bat Librecon da. Ildo horretan lantzen dira aldiro sektoreko zenbait jardunaldi ere irtenbideren edo gairen baten inguruan, adibidez, hezkuntzari buruzko BiOpen jardunaldiak edo ERP.

Software librearen sektorea batez ere zeharkakoa dela uste du ESLEk eta oso sustatzen ditu sektore arteko topaketak, Euskal Herrik industriako sektore bultzataileen arteko iturri irekietan oinarritutako digitalizazioa sustatzeko. Horretarako, zenbait lankidetza-akordio egin ditugu FVEM, Eraikune edo Fluidex bezalako erakundeekin, enpresa bazkideek sektore bakoitzeko behar zehatzei eskain dakizkiekeen irtenbideak mahai gainean jartzeko.

 

Batera aurkezten dira kanpoko azoketan (CEBIT, Hannover Messe...)

  • Kongresu/azoketarako bidaien antolaketa

Elkartea nazioartekotzeko estrategiaren barruko ekintzetako bat Espainiatik kanpo egiten diren azokarik nagusienetan gure bazkideak ordezkatzea da. Duela 5 urte baino gehiagotik. ESLE zenbait biltzar eta ekitalditan egon da, hala nola, SIMO, CeBIT edo Hannover Messe. Horren bidez lan bikoitza egiten dugu: Batetik, bertatik bertara jasotzen ditugu sektorearen joera nazioarteko merkatuetan eta bestetik, gure enpresa bazkideek 4.0. Industrian eta digitalizazio munduan dituzten gaitasunak eta esperientziak hedatzen ditugu.

 

Barne-jardunaldiak tematika teknikoa

  • Konponbide eta produktu berrien barne aurkezpena.

ESLEko enpresa bazkide gisa irtenbide berriak garatu badituzu edo zure bezeroentzako zerbitzuen katalogoan produktu berriak jarri badituzu, horiek aurkeztu eta jakinarazteko barne jardunaldiak antolatzen lagunduko dizugu. ESLEko zure kide bazkideengana edo balizko bezeroengana zuzendu nahi izanez gero, zure esku jartzen ditugu Rekaleko Auzofactoryko instalazioak, 50 lagun baino gehiagorentzako tokiarekin.

EAEko enpresa-ekosistemaren barruan bitarteko eragile garrantzitsuak garenez, horrelako ekimenak sektore estrategikoetara helarazteko gaitasuna dugu, gure harremanetarako bideei esker. Zure esku gaude, zure ekitaldiak abian jartzeko.

ESLE eta ASOLIFEKO lan tresnetarako sarbidea

Wiki

ESLEko wikian elkarteko barne-funtzionamenduari buruzko informazioa dago, egindako batzarren aktak eta ESLEko estatutuei buruzko agiriak.

Gaitasunen mapa

Gaitasunen mapa da erreferentziazko agiria eta dauden lerro teknologiko nagusietako enpresa bazkide guztien gaitasunak eta esperientziak daude bertan.

Barne banaketa-zerrendak

ESLEko enpresa bazkideek ESLEko barne banaketa-zerrendetan sartzeko aukera dute, eta ondorioz, ASOLIFeko banaketa-zerrendan sartzekoa ere bai, Federazio nazionala denez.

Horrela zerrenda horien bidez banatzen diren edozein negozio-aukera, lankidetza edo albiste dago eskura.